Aurkezpena

BherriLab Bherriaren herritar laborategia, lankidetza publiko sozialaren arazo zehatzak jorratzeko pertsona ezberdinak elkartzeko eta elkarrekin lan egiteko espazioa da. Egoera hori ahalik eta baldintza onenetan betetzearren, Bherriak printzipioak, prozedurak eta erremintak eskaintzen ditu, honako hauetan oinarrituta: adimen kolektiboa, baterako diseinua, lankidetzako esperimentazioa eta irekia eta konfiantzazko harremanak sortzea.

2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz.


EREMUAK

BherriLab lanerako lau eremutan egituratzen da udal-ekipamenduak bultzatzeko toki-administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako esparruak indartzen jarraitzearren: esparru juridikoa, lankidetza, lagatzeko eta esleitzeko irizpideak eta kudeaketa komunitarioaren inpaktua ebaluatzeko adierazleak.

Esparru juridikoa

Esparru juridikoa

Lehia, onura publikoaren deklarazioa, araudia eta lagapenen iraupena bezalako derrigorrezko baldintzak eragozpenak edo bermeak izan daitezke harreman publiko sozialean. Guztia herritarren ekimenen eta Toki Administrazioaren arteko lankidetza-mailaren araberakoa izango da.

Lankidetza

Lankidetza

Administrazio Publikoa eta herritarrak beharrezko agenteak dira kudeaketa komunitarioaren proiektu inklusiboak bultzatzeko, beste gizarte baten eraikuntzan eragina izaten badute. BherriLabek geure burua onartzea eta errespetatzea proposatzen du eraikuntza horretako funtsezko aktore bezala, ekonomikoez haratagoko kapitalak partekatuaz eta lanerako denborak eta formatuak zainduaz.

Irizpideak

Lagatzeko irizpideak

Administrazio Publikoak eta herritarrek irizpide argiak eta gardenak eskatzen dituzte ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioan sartzeko. Eremu honetan, irizpide horiek ezarri nahi dira, aldez aurretik sortu, kasu bakoitzera egokitu eta herritarren ekimenari laguntzeko udal-erremintak eskaini.

Adierazleak

Ebaluazioaren adierazleak

Inpaktuen analisiak ematen duen hobekuntza-ikuspegia ez da kudeaketa komunitarioko proiektuen barnean sartuta aurkitzen, beharbada ebaluazioaren kultura galtzeagatik edo legitimatutako neurketa adierazleak eta sistemak ez egoteagatik. BherriLabek ebaluatzeko matrizea proposatzen du, adostutako oinarrizko tresna bat, proiektu bakoitzaren dimentsio eta ezaugarri ezberdinetan aplika eta horietara egokitu daitekeena.

 

Deskargatu txosten osoa

 


ARTIKULUAK

Kudeaketa komunitarioaren tentsio, istorio eta erronkak

Erronka: erabilerarik gabeko ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioa. Helburua: harreman publiko-sozialetik, proiektu berriak errazago garatu ahal izateko, politika publikoetan sar daitezkeen proposamenak —protokoloak, jarraibideak edo gidak— egitea. Horixe da BherriLab Bherriaren herri-laborategiaren proposamena. Azaroaren 30ean, 80 pertsonatik gora bildu zituen proiektu-mota … Gehiago ikusi

Lehen BherriLaberako lau lan-eremuak

Egun gutxi barru hasiko da Bherriaren lehen herri-laborategia. BherriLab honetan, lankidetza publiko-sozialetik erreparatuta, erabiltzen ez diren ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioari helduko diogu, proposamenak —protokoloak, jarraibideak edo gidak— egite aldera, politika publikoetan sartu ahal izatearren proiektu berriak errazago garatzeko. Gaia erakargarria … Gehiago ikusi

Axel Moreno: “Garrantzitsua da esparru juridiko malguak garatzea agenda instituzionalean lankidetza publiko soziala sartzeko”

  Axel Morenok, azken urteetan, Iruñeko Udaletxeko Herritarren Parte Hartze eta Ahalduntze Sozial eta Berdintasunaren eta LGTBIren sailen zuzendari gisa egin du lan. Lankidetza publiko sozialeko prozesuak ezagutzen ditu, eta kudeaketa komunitarioko prozesuen iraunkortasuna erakundeen konpromisoaren eta gizarteak proiektuari eusteko … Gehiago ikusi

Collage_BherriLab_PostIntro

BherriLab. Euskadirako herri-laborategia

Hilabete batzuk igaro dira Bherria amaitu zenetik; hots, Euskadin herri-administraziotik parte-hartzearekin eta boluntariotzarekin loturiko balioak indartzeko bide eta proiektu berriak ikertzeko aukera bezala sortutako proiektua. Programa hamabi astekoa izan zen, bizia, eta taldean hausnartu ahal izateaz gain, ezagutza eta esperientzia … Gehiago ikusi


bideoak


Dokumentuak

BherriLab-ean zehar, hainbat esperientzia, eredu eta baliabide batu ditugu, ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioan interes handikoa direnak, hain zuzen. Kontsulta ezazu dokumentuen bilduma hau, Bherria-ko herri-laborategian landutako lau eremuen arabera antolatuta: esparru juridiko-administratiboalankidetza publiko-sozialalagatze irizpideak eta ebaluazio-adierazleak.

IzenburuaDeskribapenaDokumentu motaJatorriaEremuakEtiketakDataPDFOrriakhf:tax:ambitoshf:tax:etiqueta_bherrilab
Astraren hitzarmena

Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena.

HitzarmenaGernikako Udala, , , 2013

8irizpideak lankidetzafuntzionamendu-betebeharrak lagapen-betebeharrak lankidetza-betebeharrak
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua

Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua.

AraudiaAyuntamiento de Bolonia, , , , , , ¿?

23esparru-juridikoa lankidetzaesparru-arauemaileko-proposamena gardentasuna harremanetarako-jarraibideak prestakuntza printzipioak prozedura
Civímetro

ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia.

MediaLab Prado, , , , , 2018

10ebaluazioa irizpideakaplikazio-praktikoaren-kronika azpiegiturak elkarren-arteko-sorkuntza esperimentazio-praktikoa prozedura
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak

Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia.

Lan dokumentuaKulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza, , , , 2012

24esparru-juridikoa irizpideak lankidetzakudeaketa-komunitarioa kudeaketa-kulturala kultura-politikak
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena

Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko.

HitzarmenaPortugaleteko Udala, , , , 2015/02

8esparru-juridikoa lankidetzabatzar-irekia glosarioa harremanetarako-jarraibideak herri-partaidetza
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasunaLiburuaJordi Borja - Zaida Muxi2001

191lankidetza
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa

Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan.

LiburuaFrancisco Pallardó - Arquitecturas Colectivas, , , Diciembre 2014

32esparru-juridikoabaliabideak glosarioa interes-publikoa irabazi-asmorik-gabekoa
Espazioen lagapenerako ildoak

Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz).

GidalerroaAyuntamiento de Madrid, , , 2004

6irizpideak lankidetzainteres-publikoa lagapen-prozedura prestakuntza
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria

Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du.

AraudiaIruñeako Udala, , , , , , 09/2018

96esparru-juridikoa irizpideakbaliabideak errolda interes-publikoa lagapen-prozedura prozedura publiko-soziala
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua

Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua.

AraudiaAjuntament de Barcelona, , 2017/10/06

73esparru-juridikoabaliabideak interes-publikoa prozedura
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan

Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , , , 2018

74adierazleak esparru-juridikoa lankidetzaebaluazioa esperimentazio-praktikoa kudeaketa-kulturala
LAG Trantsizioko espazioak

Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean.

Lan dokumentuaGobierno Vasco, , , , 07/2016

53esparru-juridikoa irizpideakarrazoibidea esparru-arauemaileko-proposamena esperimentazio-praktikoa testuingurua
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza

Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa.

Ayuntamiento de Madrid, , , , , , , , 2017/10

25esparru-juridikoa irizpideak lankidetzabaliabideak glosarioa interes-publikoa lagapen-prozedura ondasun-erkideak printzipioak publiko-soziala
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries

Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , 11/1/2017

12adierazleak irizpideakerrolda ondasun-erkideak
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà

Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

Lan dokumentuaBartzelonako Udala, , , , 08/2017

18adierazleak irizpideakinteres-publikoa lagapen-prozedura ondasun-erkideak printzipioak
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans

Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , , , 08/2017

20adierazleak esparru-juridikoa lankidetzaerrolda interes-publikoa ondasun-erkideak
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza

Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.

 

OrdenantzaBarañaingo Udala, , , , 09/2017

13esparru-juridikoa irizpideakbetebeharrak eskubideak prozedura udal-espazioen-lagapena

Dokumentu guztiak ikusi »


Parte hartu duten erakunde eta ekimenak

Administrazio publikoak

Bilbo
Gasteiz
Donosti
Getxo
Barakaldo
Amurrio
Laudio
Erandio
Errenteria
Etxebarri
Oñati
Ermua
Portugalete
Zarautz
Gipuzkoako Aldundia

Herritar ekimenak

BentaraNoa
Centro Comunitario Aluzeta
Centro Comunitario AUZOKA
Gaztetxe Zorrotza
Kulturkon
KULTURKON / Laudioko Kultura Asanblada /SOS Parkea
Lokomotorak
Uliako Lore Baratzak