PROIEKTUEN HELBURU SOZIALA ETA AUKERA-BERDINTASUNA BERMATZEA

Kudeaketa komunitarioan, sormen-eskubidea ez da irtenbide bat, hori erraztuko duten esparruak eta prozedura bideratu behar baitira.


Aurrekariak.

BherriLaben lehen saioa azaroaren 30ean egin zen Plateruenan (Durango), eta hori herri-laborategi honen abiapuntua izan zen. Lehen topaketa horren helburua zen espazio publikoen harreman publiko-sozialari eta kudeaketa komunitarioari buruzko ikasketen, tentsioen, galderen eta historien inguruko informazio garrantzitsua biltzea. Bildutako informazio guztiarekin dokumentu bat egin zen, laborategiaren bigarren saioan lanean jarraitze aldera; bigarren saio hori abenduaren 18an egin zen Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxean (Gasteiz). Orain aurkezten dugun edukian, bi lan-saioren ondorio eta emaitza nagusiak biltzen dira.

Gogoetak.

Espazioen kudeaketa komunitarioko prozesuen esparru juridiko-administratiboa —legeak, araudiak, erregelamenduak, ordenantzak,…— konplexutasun handikoa da. Esparru hori ulertzeak eta aplikatzeak testuinguru bakoitzera egokitzen den aholkularitza juridiko espezifikoa behar du. Arkitektura Kolektiboko espazioak-higiezinak aktibatzeko Gida bezalako zenbait material aurkitzen dira BherriLabek bildutako dokumentu batzuen artean, eta abiapuntu bikaina dira BherriLaben garatutako lanarentzat zein espazio publikoen kudeaketa komunitarioko proiektuak abian jartzen hasi nahi duten herritarren edozein ekimen edo administrazio publikoarentzat.

BherriLab honen araudi-eremuan, berme-elementuak jarri nahi izan dira eta espazio publikoen kudeaketa komunitarioko prozesuen aldeko esparru juridiko-administratiboan sartu. Horretarako, herritarren laborategi honetan landutako zenbait gako eskaintzen ditugu, arlo horretan jada aurrera doazen beste administrazio publiko batzuen esperientzien erreferentzia zehatz batzuekin batera.

1. Oinarrizko kontzeptuak

Kotzesio hitzak ondasun publiko bat lagatzea esan nahi du, etengabe eta modu pribatiboan erabiltzeko. Espazioak kontzesio eran eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatzeko, araudiak lehia-sistemara edo hautapen-prozedurara jotzen du.

Espazioaren erabilerarako, sailkatutako jarduerekin loturiko araudia bete behar da: segurtasuna, irisgarritasuna, zaratak, e.a. Horrez gain, erantzukizun zibileko aseguruak egin daitezkeen jardueren eta jarduera sailkatuen araberakoa izan behar du.

Espazioa, sailkatutako jarduera aldez aurretik lortuta, herritarren ekimenak araudi hori betetzearen inguruko erantzukizunpeko adierazpenarekin ireki daiteke.

Higiezinean obrak egin behar badira, beharrezkoa da sailkatutako jarduerak aurretik izapidetzea. Horretarako, hiri antolamendurako plan nagusiarekin alderatu behar da, Espaziorako pentsatutako jarduera egin daitekeen jakin ahal izateko.

2. Interes eta onura publikoa

Toki-administrazioek espazioak aldi baterako eta doan laga ditzakete onura publikoa bezala hartzen den jarduera garatzen duten ekimenentzat, eta kudeaketa komunitarioak bat egiten du legezko aukera horrekin.

Irabazi asmorik gabeko ekimena ez da interes publiko bateko ekimenaren baliokidea; interes publikoa era ezberdinetan defini daiteke, jotzen den legezko esparruaren arabera. Toki-administrazioek ahalmena dute zein ekimen interes publiko bezala sailkatzeko, haien erregelamenduen eta ordenantzen arabera. Administrazio bakoitzak interes publikoko bezala zer jotzen duen argi ez dagoenez, espazioak ematerako orduan arbitrariotasuna izaten da. Gure lurraldeari dagokionean, batetik, herri-ekimen ugarik dute balio publikoa sortzeko potentziala, baina argitasuna falta zaie; edota eskaera altuak medio, onura publikoaren aitorpena lortzerik ez dute izaten.

Honako hauek bezalako zenbait udal-araudietan, gabo batzuk ematen dira ekimenen eta jardueren onura publikoa aitortzeko: Herritarrek parte hartzeko Iruñeko Udalaren erregelamenduaren zirriborroa; eta Lankidetza publiko-sozialaren inguruko Ordenantza, Madrilgo Udalarena.

3. Lehia librea eta aukera-berdintasuna

Lehia librea funtsezko mekanismoa da espazio publikoa modu komunitarioan kudeatu nahi duten herritar ekimen guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, zuzeneko esleipena justifikatzen duten salbuespenak izan arren.

Hala ere, lehia librea, proiektuen inpaktu sozial positiboak argi eta garbi definitzen dituzten irizpiderik ezean, eragozpen iraganezina izan daiteke profesionalizaziorik, antolatzeko gaitasunik edota formalizaziorik ez duten herritar ekimen askorentzat. Aldi berean, lehia librearen bitartez, ongi definitutako irizpideak izan gabe, lurraldean itzulera sozial argiko jarduera egiten ez duten erakundeek Espazio publikoak eskura ditzakete edota, lurraldearekiko sustraituta egon arren, beste leku batera eraman daitezkeen ekimenak egiten dituztenen esku utzi.

BherriLabean aztertutako erregelamendu eta ordenantza guztietan agertzen da lehia librea emateko prozeduran.

4. Informazioa eskuratzea

Espazio publikoen kudeaketa komunitarioko prozesuak behar bezala garatzea bermatzeko, beharrezkoa da ahalik eta informazio gehien ematea, esparru erregulatzailearena nahiz honako hauek bezalako gaien ingurukoa:

  • Udalerriek kudeaketa komunitarioan bultzatu nahi dituzten ildo estrategikoak.
  • Interes publikoko jardueren definizioa eta herri-ekimenak interes publikoko erakunde bezala onartzeko baldintzak.
  • Espazioen inbentarioa honako hauek bezalako aldagaiak kontuan hartuta: ondasun-mota, egin daitekeen jarduera espazioaren egoeraren arabera, bete beharreko araudia edo egin daitekeen jarduera antolamendu-planaren arabera. Espazioan jada jardueraren bat egiten bada, jarduera hori kudeatzen duen herri ekimenari buruzko informazioa eduki behar du.
  • Kudeaketa komunitariorako prozedura: hitzarmenen iraupena eta proiektuak aurkezteko epeak.

5. Proiektua batera diseinatzeko prozesua (Kontzesio)

Nahiz eta kontzesio hitzak pisu sinboliko eta juridiko itzela izan, herri-ekimenaren eta herri administrazioaren arteko lankidetza ondasuna kudeatzeko eman baino askoz ere lehenago lantzen hasi behar da; alegia, hitzarmena edo kontzesio-akordioa sinatu aurretik, beharrezkoa da gara daitezkeen proiektuen oinarriak finkatzeko esparrua ezartzea. Hona hemen kontuan izan beharreko zenbait alderdi:

  • Proiektuaren helburuak.
  • Kudeaketa-eredua: baterako kudeaketa, autokudeaketa, zeharkako kudeaketa,…
  • Inpaktu sozialeko irizpideak eta adierazleak.
  • Egin daitezkeen jarduerak espazioaren arabera.
  • Obren gaineko programa, beharrezkoa izanez gero.
  • Bete beharreko araudia.
  • Erantzukizun zibileko aseguru-motak, beharrezkoak.
  • Espazioaren mantentzea.
  • Bideragarritasuna, iraunkortasuna eta diru-laguntzen lerroak.
  • Herri-ekimenaren forma juridikoa.
  • Hitzarmenaren iraupena.
  • Lankidetza eta segimendu organoak.
  • Kudeaketa komunitarioko proiektua egitea.

Era berean,kontzesioaren baterako diseinua bultzatu behar luke herri administrazioak, ondasuna titulartasun pribatukoa baldin bada, espazio pribatuetan kudeaketa komunitarioaren onura publikoa interes publikoko bezala hartzeagatik. Baterako diseinuaren prozesua ebalua daiteke parte hartzeko prozesuaren kalitate-adierazleak kontuan hartuta.

Bolonia, Herritarrek parte hartzeko Iruñeko Udalaren erregelamenduaren zirriborroa; Lankidetza publiko-sozialaren inguruko Ordenantza, Madrilgo Udalarena; eta Herritarrek parte hartzeko Bartzelonako Udalaren erregelamendua bezalako erregelamenduetan, era batera edo bestera agertzen da herri-ekimenen eta herri administrazioen arteko akonpainamendu eta prestakuntza espazioak lantzeko beharra.

6. Emateko eta gauzatzeko prozedura

Hautatzeko eta esleitzeko prozedurak hautatutako ekimenaren benetako onura publikoa bermatu behar du; horretarako, herritarren eta herri administrazioaren arteko lankidetzatik ateratako baldintza espezifikoetara joko du. Ildo horretan, badira Astra (Gernika) bezalako hitzarmenak, kudeaketa komunitarioko proiektuaren diseinuaren izaera parte-hartzailea aitortzen dutenak.

Hitzarmena fomalizatzeko,kontzesioaren diseinuaren prozesuan zehaztutako alderdiak jaso behar dira. BherriLabean bildutako dokumentazioan, hurbileko udalerriek erabiltzen dituzten hitzarmen-eredu ezberdinak aurkitzen dira.

7. Araudia betetzea gaitzeko edo ez gaitzeko erreminta gisa

Testu honetan deskribaturiko lehia-prozesuari eta araudia betetzeari aurre egiteko moduko antolamendu-gaitasuna duen herri-ekimena ez da ohikoa izaten kudeaketa komunitarioaren kasuistikan.

Dagoen araudia aplikatuta, herri-ekimenarekin egiaztatzeko eta elkarlanean lantzeko tarterik gabe, gerta liteke sormen-aldea, sozialki arduratsua dena eta borondate sozial eta komunitario onena duena, geldiaraztea kontzesiorako beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzeko gai ez izateagatik.

Aldiz, herritarren kudeaketaren balio soziala eta komunitarioa onartzen duen araudia palanka indartsua izan daiteke pertsonen bizi-kalitatean modu positiboan eragiten duten proiektuak eta ekimenak bideratzeko. Bartzelonako Udalaren Herritarren Ondarea programak herritarren ekimenarekiko lankidetza arautzeko mekanismo bat deskribatzen du, kudeaketa komunitarioa garatzea ahalbidetuko duen esparru bat emateko.

8. Legezko instrumentuak

BherriLabean bildutako dokumentazioa Espazio publikoen kontzesioen esparru juridiko-administratiboa definitzen duten legeen erreferentziez beteta dago. Beste behin, Arkitektura Kolektiboko espazioak-higiezinak aktibatzeko Gida dokumentua aipatu nahi dugu, bertan zehazten baita inpakturik handieneko esparru juridiko-administratiboa. Hala ere, BherriLabean egindako ikerketa-esparruan, osagarri gisa kontuan hartu beharreko instrumentu posibleen erreferentzia hauek bildu ditugu:

Aintzat hartu beharrekoa da LAGetako trantsizio-espazioak dokumentua. Lan hau egiteko, herri-ekimenak aztertu dira, Lurraldearen Antolamenduko Gidalerroetan (LAG) hiri-lankidetza praktiketarako (tartean kudeaketa komunitarioa) babes-tresnak sartu ahal izateko zenbait gako lortzearren.


Prozesuaren bideoak.


Erreferentziazko dokumentuak

IzenburuaDeskribapenaDokumentu-motaJatorriaEremuakEtiketakPDFOrriakhf:tax:ambitoshf:tax:etiqueta_bherrilab
Arabako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Arabako Lurralde Historikoko gai publikoetan herritarrek parte hartzeko eskubidea arautzen duen foru-araudia. Herritarren eta gizarte-erakundeen parte-hartze aktiboa, gardena eta inklusiboa bermatzeko printzipioak, prozedurak eta tresnak ezartzen ditu.

AraudiaArabako Foru Aldundia

35esparru-juridikoaaraudiak
Astraren hitzarmena

Astra Gernikentzako elkartea eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza lagapen-hitzarmena.

HitzarmenaGernikako Udala, , ,

8irizpideak lankidetzafuntzionamendu-betebeharrak lagapen-betebeharrak lankidetza-betebeharrak
Azpeitiko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Azpeitiko Udalak onartutako udal-araudi zabala, gai publikoetan herritarren partaidetza arautzen duena. Tokiko esparruan parte-hartze demokratikoa, egituratua eta eskuragarria bermatzeko printzipioak, organoak, prozedurak, mekanismoak eta eranskinak garatzen ditu.

AraudiaAzpeitiko Udala

185esparru-juridikoaaraudiak
Barañaingo Udaleko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Barañaingo Udalak onartutako erregelamendua, udal-bizitzan herritarren partaidetza arautzeko. Herritarren eta erakunde publikoaren arteko lotura indartzeko mekanismoak, eskubideak, organoak eta prozedurak definitzen ditu.

AraudiaBarañaingo Udala

17esparru-juridikoaaraudiak
Bartzelonako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Bartzelonan herritarren partaidetzari lotutako eskubideak, mekanismoak, tresnak eta organoak arautzen dituen udal-araudia. Udalaren interes orokorreko gaietan demokrazia parte-hartzailearen, zuzenekoaren eta deliberatiboaren alde egiten du.

AraudiaBartzelonako Udala

73esparru-juridikoaaraudiak
BherriLab laborategiaren txostena

2018 eta 2019 urte artean, BherriLab laborategiak ekipamendu publikoen kudeaketa komunitarioaren erronkari heldu zion, Bherria Dekalogoko 8. puntuarekin bat eginez; alegia, administrazioaren “kode burokratikoa irekitzea” eta prozedura esperimentazioaren zerbitzura jartzea, bermeei eutsiaz.

Prozesu-txostenaBherria, , ,

40esparru-juridikoa irizpideak lankidetzakudeaketa-komunitarioa udal-espazioen-lagapena
Bilboko Barrutien Antolaketa eta Herritarren Partaidetzarako Araudia

Bilboko udalerria barrutietan antolatzeko araudia, herritarren partaidetza sustatzeko egiturak, eskumenak eta prozedurak ezartzen dituena. Kontseiluak, entzunaldi publikoak, herri-ekimenak eta kontsultak bezalako mekanismoak jasotzen ditu.

AraudiaBilboko Udala

23esparru-juridikoaaraudiak
Bizkaiko Herritarren eta Gizarte Partaidetzarako Araudia

Bizkaiko Foru Aldundiaren esparruan herritarren eta gizartearen partaidetza arautzen duen foru-araua. Eskubideak aitortzen ditu, eta politika publikoen diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan herritarren inplikaziorako printzipioak, tresnak eta kanalak definitzen ditu.

AraudiaDiputación Foral de Bizkaia

71esparru-juridikoaaraudiak
Boloniako hiri ondasun erkideen inguruko erregelamendua

Boloniako hiriko hiri ondasun erkideak tartean sartzen dituen lankidetza publiko-sozialeko prozesuak erregulatzeko esparru-dokumentua.

AraudiaAyuntamiento de Bolonia, , , , , ,

23esparru-juridikoa lankidetzaesparru-arauemaileko-proposamena gardentasuna harremanetarako-jarraibideak prestakuntza printzipioak prozedura
Civímetro

ZIBIMETROAREN aplikazio praktikoa, azpiegitura zibikoak ebaluatzeko metodologia.

Documento de trabajoMediaLab Prado, , , , ,

10ebaluazioa irizpideakaplikazio-praktikoaren-kronika azpiegiturak elkarren-arteko-sorkuntza esperimentazio-praktikoa prozedura
Donostiako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Donostiako Udalaren esparruan gai publikoetan herritarren partaidetza bermatzeko eskubideak, mekanismoak, organoak eta prozedurak arautzen dituen arau-dokumentua. Gardentasuna, inklusioa eta hobekuntza demokratikoa sustatzen ditu.

AraudiaDonostiako Udala

21esparru-juridikoaaraudiak
Eguesibarko Udalaren Herritarren Partaidetzaren gaineko Ordenantza

Eguesibarren herritarren parte-hartzeko eskubideak, kanalak eta prozedurak ezartzen dituen araua. Organo batzuk sartzen ditu, hala nola Partaidetza Kontseilua, aurrekontu parte-hartzaileak arautzen ditu eta, kontsulta eta gardentasun mekanismoak definitzen ditu.

OrdenantzaEguesibarko Udala

14esparru-juridikoaordenantza
Ekipamendu kulturalen kanpora ateratze eta elkarren arteko kudeaketa ereduak

Kulturaren Euskal Behatokiko (KEB) ekipamendu kulturalen joera eta zeharkako kudeaketa ereduen analisia.

Lan dokumentuaKulturaren Euskal Behatokia - Eusko Jaurlaritza, , , ,

24esparru-juridikoa irizpideak lankidetzakudeaketa-komunitarioa kudeaketa-kulturala kultura-politikak
Elkarbizitza glosarioa eta oinarrien hitzarmena

Portugaleteko Merkatuaren aldeko Batzar Irekiaren eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, merkatua erabiltzeko.

HitzarmenaPortugaleteko Udala, , , ,

8esparru-juridikoa lankidetzabatzar-irekia glosarioa harremanetarako-jarraibideak herri-partaidetza
Espazio publikoa, hiria eta hiritartasunaJordi Borja - Zaida Muxi

191lankidetza
Espazioak aktibatzeko gida praktikoa

Erabiltzen ez den higiezin bat aktibatzea. Kontuan izan beharreko alderdi juridikoak Udalarekin aldi baterako erabilerako eta doako lagapen-hitzarmena egiterakoan.

Francisco Pallardó - Arquitecturas Colectivas, , ,

32esparru-juridikoabaliabideak glosarioa interes-publikoa irabazi-asmorik-gabekoa
Espazioen lagapenerako ildoak

Baimenen kudeaketarako edota erabilera-lagapenerako mandatariaren aurreko ildoak (herri-erakundeei espazio bat ematea xedea dutenak, interes publiko-soziala duten proiektuak garatzeko asmoz).

GidalerroaAyuntamiento de Madrid, , ,

6irizpideak lankidetzainteres-publikoa lagapen-prozedura prestakuntza
Estella-Lizarrako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Estella-Lizarrako Udalaren esparruan herritarrek gai publikoetan parte hartzeko dituzten eskubideak, baliabideak, organoak eta prozedurak arautzen dituen udal-araua. Zuzeneko, ordezkaritzazko eta deliberaziozko demokraziako mekanismoak ezartzen ditu.

OrdenantzaEstella-Lizarrako Udala

20esparru-juridikoaordenantza
Euskadiko Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria

Euskadin herritarren partaidetza indartzeko esparru estrategiko eta operatiboa, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Onaren Zuzendaritzak bultzatua. Oinarri kontzeptualak, diagnostikoa, printzipioak, helburuak, ekintza-ildoak eta arau-proposamenak eskaintzen ditu.

LiburuaEusko Jaurlaritza

46esparru-juridikoaliburua
Euskadiko Toki Erakundeen Araudia

Euskal toki-erakundeen antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua arautzen dituen lege-mailako araua. Halaber, herritarren partaidetzari, erakundeen arteko lankidetzari eta gobernu irekiari buruzko printzipioak jasotzen ditu.

AraudiaEusko Jaurlaritza

85esparru-juridikoaaraudiak
Euskal Sektore Publikoaren, maiatzaren 12ko 3/2022 Legea

Euskal sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamendua erregulatzen dituen araua. Parte-hartzeari buruzko xedapen zehatzik jasotzen ez badu ere, gobernantza- eta antolaketa-oinarriak ezartzen ditu, eta horiek baldintzatzen dituzte lankidetza publiko-sozial eta komunitarioko esparruak.

LegeaGobierno Vasco

51esparru-juridikoalegea
Galdakaoko Herritarren Partaidetzarako Ordenantza

Galdakaoko Udalak onartutako araudia, udaleko gai publikoetan herritarrek parte hartzeko eskubidea arautzen duena. Parte-hartze eraginkorra, inklusiboa, deliberatiboa eta jarraitua bermatzeko printzipioak, kanalak eta mekanismoak ezartzen ditu.

OrdenantzaGaldakaoko Udala

76esparru-juridikoaordenantza
Galdakaoko parte-hartze ordenantza

Ordenantza honen helburua herritarren eta Galdakaoko Udalaren arteko loturak sendotzea da. Araudi hori herritarrek prozesu demokratikoetan eta toki-administrazioan duten parte-hartzea aberasteko eta formalizatzeko diseinatuta dago. Dokumentu honen bidez, herritarren eta tokiko gobernuaren arteko elkarrekintza eraginkor eta zuzena sustatzeko funtsezko hainbat gai jorratzen dira. Ordenantzan sartzen diren gai nagusiak honako hauek dira: herritarren ekimena, parte hartzeko prozesuak, parte hartzeko organoak, parte hartzeko beste mekanismo batzuk, kontsultak, ekintza komunitarioa eta parte hartzeko informazioa eta komunikazioa. Elementu horiek funtsezkoak dira herritar guztiek komunitateari eragiten dioten erabakiak hartzen aktiboki laguntzeko aukera izan dezaten, lankidetza publiko-soziala sustatuz.

OrdenantzaGaldakaoko Udala, ,

70esparru-juridikoaherri-partaidetza prozedura publiko-soziala
Gipuzkoako Herritarren Partaidetzarako Foru Araudia

Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako foru-araua, Foru Aldundiaren esparruan herritarren partaidetzari lotutako eskubideak, printzipioak eta prozedurak arautzen dituena. Gardentasuna, deliberazioa eta erakundeen eta herritarren arteko lankidetza indartzen ditu.

Foru-arauaGipuzkoako Foru Aldundia

42esparru-juridikoaforu-araua
Herritar partaidetzarako araudi proposamen berria

Herritar partaidetzarako araudi berriaren zirriborroa. 83 eta 94 artikulu bitartean espazioen kudeaketaz ari da. V. kapituluak lankidetza publiko-soziala lantzen du.

AraudiaIruñeako Udala, , , , , ,

96esparru-juridikoa irizpideakbaliabideak errolda interes-publikoa lagapen-prozedura prozedura publiko-soziala
Herritarrek parte-hartzearen inguruko Bartzelonako Udalaren erregelamendua

Komunitatea indartzeko kapitulu espezifikoa garatzen duen erregelamendua.

AraudiaAjuntament de Barcelona, ,

73esparru-juridikoabaliabideak interes-publikoa prozedura
Herritarren partaidetza Portugaleteko Udalaren 2020ko aurrekontuan sartzeko prozedura

Udaleko Osoko Bilkurak onartutako dokumentua, herritarrak udal aurrekontuaren zati baten xedean inplikatzeko faseak, baldintzak, bitartekoak eta erabaki-irizpideak ezartzen dituena. Kontsulta- eta eztabaida-modalitateak sartzen dira.

Udal-programaPortugaleteko Udala

5esparru-juridikoaaraudiak
Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza.

Araudi honen xedea da Oñatiko Udalaren eta herritarren arteko informazio eskubideari, gardentasunari eta komunikazioari lotutako tresnak eta egiturak definitzea, bai eta herritarren eta Oñatiko Udalaren arteko harreman modu eta partaidetza bide berriak arautzeko bitartekoak, mekanismoak eta prozedurak zehaztea ere. Azken batean, arau-oinarri bat ematen nahi zaio herritarrak ardatz dituen gobernantza ereduari.

OrdenantzaOñatiko Udala,

99esparru-juridikoaprozedura publiko-soziala
Iruñeako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Herritarrek udal-gaietan parte hartzeko duten eskubidea gauzatzeko arau-esparrua ezartzen duen erregelamendua. Inplikazio demokratikoa sustatzeko tresnak, organoak, prozedurak eta bermeak definitzen ditu.

AraudiaAyuntamiento de Pamplona/Iruña

51esparru-juridikoaaraudiak
Irungo Udaleko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Irungo udalerrian herritarren partaidetza erregulatzen duen araudia, herritarren eta udaletxearen arteko lotura indartzeko eskubideak, printzipioak, organoak, mekanismoak eta prozedurak zehazten dituena. Baliabide digitalak eta deliberazio-moduak jasotzen ditu. 2019an idatzia eta 2021ean onartua.

AraudiaIrungo Udala

54esparru-juridikoaaraudiak
Ispasterreko Udalaren ordenantza auzolana arautzeko

Ispasterreko Udalaren Ordenantzak auzolana edo borondatezko lan komunitarioa arautzen du. 16 urtetik gorako herritarrek interes publikoko proiektuetan parte har dezakete, hala nola ondarea birgaitzeko eta landa-eremuak mantentzeko proiektuetan, urteroko partaidetza-prozesu batean proposatutakoak. Udalak beharrezko baliabideak eskaintzen ditu eta parte hartzen dutenak ziurtatzen ditu, haien artean lan-harremanik egon gabe.

OrdenantzaIspasterreko Udala

3esparru-juridikoaherri-ondasunak
Kulturaren kudeaketa komunitarioa Bartzelonan

Bartzelonako hiriko kulturaren kudeaketa komunitarioko esperientzia ezberdinen diagnostiko osoa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , , ,

74adierazleak esparru-juridikoa lankidetzaebaluazioa esperimentazio-praktikoa kudeaketa-kulturala
LAG Trantsizioko espazioak

Dokumentu honen helburua da hiri-errealitate berriak sartzeko edo espazio zaharkituak edo trantsizioan aurkitzen direnak berraktibatzeko aukera aztertzea, bitarteko erabileren edo erabilera iragankorren bitartez, eta horiek elkarlanean ekoiztea eta kudeatzea, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroak berrikusteko Oinarrizko Dokumentuaren barnean.

Lan dokumentuaGobierno Vasco, , , ,

53esparru-juridikoa irizpideakarrazoibidea esparru-arauemaileko-proposamena esperimentazio-praktikoa testuingurua
Lankidetza publiko-sozialaren gaineko ordenantza

Lankidetza publiko-soziala arautzen duen mandataria. Kudeaketa komunitarioa barne hartzen du ordenantza gorpuzten duten ekintzen parte gisa.

OrdenanzaAyuntamiento de Madrid, , , , , , , ,

25esparru-juridikoa irizpideak lankidetzabaliabideak glosarioa herri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak publiko-soziala
Lasarte-Oriako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Lasarte-Orian herritarren partaidetza erregulatzen duen arau-dokumentua. Herritarren inplikazio aktiboa, gardena eta erantzukidea bermatzeko eskubideak, printzipioak, organoak, prozedurak eta partaidetza-kanalak ezartzen ditu.

AraudiaLasarte-Oriako Udala

41esparru-juridikoaaraudiak
Laudio Udalaren lokal soziokulturalen lagapena eta erabilera arautzeko Ordenantza

Laudioko Udalaren ordenantzak lokal sozio-kulturalak irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeei lagatzea eta erabiltzea arautzen du, berdintasuna eta baliabideen optimizazioa bilatuz. Lagapen-motak (puntuala, behin-behinekoa, aldi baterakoa) eta prozedurak, baldintzak (Erregistroan egotea, zorrik ez izatea), baimendutako jarduerak, betebeharrak eta zehapen-araubide bat ezartzen ditu.

OrdenantzaLaudioko Udala

esparru-juridikoa
Laudioko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Laudioko herritarrek udaleko gai publikoetan parte hartzeko dituzten eskubideak, organoak, mekanismoak eta prozedurak arautzen dituen araua. Demokrazia parte-hartzailea eta erakundeen arteko erantzukidetasuna indartzen ditu.

AraudiaLaudioko Udala

35esparru-juridikoaaraudiak
Leioako Herritarren Partaidetzarako Araudia

Leioako Udalak onartutako araudia, udal-gaietan herritarren parte-hartze aktiboa errazteko eta bermatzeko printzipioak, eskubideak, organoak eta mekanismoak ezartzen dituena.

AraudiaLeioako Udala

57esparru-juridikoaaraudiak
Lekeitioko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Lekeition herritarren partaidetza mekanismoak ezartzen dituen udal-ordenantza, informaziorako eskubidea, herri-ekimena, kontsulta, espazio publikoen erabilera eta egitura parte-hartzaileen antolaketa bermatzen dituena.

AraudiaLekeitioko Udala

22esparru-juridikoaaraudiak
Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea

Nafarroako herritarren parte-hartze demokratikoaren eskubideak, printzipioak, tresnak eta prozedurak arautzen dituen foru-legea. Kontsulta-, deliberazio-, lankidetza publiko-sozialeko eta zuzeneko demokraziako mekanismoak jasotzen ditu.

LegeaGobierno de Navarra

26esparru-juridikoalegea
Oñatiko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Oñatiko Udalak onartutako arau-dokumentua, tokiko esparruan herritarren partaidetza arautzen duena. Herritarren inplikazio zuzena, irekia eta deliberatiboa bultzatzeko printzipioak, organoak, eskubideak eta prozedurak definitzen ditu.

AraudiaAyuntamiento de Oñati

99esparru-juridikoaaraudiak
Pasaiako Herritarren Partaidetzarako Programa

Pasaiako HAPOren Aurrerapena lantzeko parte-hartze estrategia definitzen duen dokumentua. Esparru juridikoa, helburuak, faseak, tresnak, neurri inklusiboak eta ebaluazio-irizpideak jasotzen ditu, genero-ikuspegia eta jasangarritasuna txertatuta.

Udal-programaPasaiako Udala

28esparru-juridikoaprograma-eu
Programa de Patrimoni Ciutadà d’ús i gestió comunitàries

Erabilera eta kudeaketa komunitarioko Herri Ondarearen Programa.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, ,

12adierazleak irizpideakerrolda herri-ondasunak
Requisits i criteris Patrimoni ciutadà

Irizpideen eta adierazleen proposamenen zirriborroa, Bartzelonako kudeaketa komunitarioko proiektuak esleitzeko, horien segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

Lan dokumentuaBartzelonako Udala, , , ,

18adierazleak irizpideakherri-ondasunak interes-publikoa lagapen-prozedura printzipioak
Resum Executiu programa de desenvolupament dels comuns urbans

Hiri komunen garapen-programaren zirriborroaren laburpen exekutiboa. Hiri komunak zer diren definitzen du, emakidei, irizpideei eta adierazleei buruzko zenbait gako ematearekin batera.

Lan dokumentuaAjuntament de Barcelona, , , ,

20adierazleak esparru-juridikoa lankidetzaerrolda herri-ondasunak interes-publikoa
Tolosako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Araudia

Tolosan herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta eskubideak arautzen dituen udal-araua. Demokrazia parte-hartzailea eta tokiko bizitza publikoan inplikazio komunitarioa bultzatzeko organoak, tresnak eta prozedurak ezartzen ditu.

AraudiaTolosako Udala

54esparru-juridikoaaraudiak
Udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen udal-ordenantza

Udal aretoen erabilera-lagapenerako udal-ordenantza arautzailea, espazio publikoen ematearen gaineko arauketan oinarritzen da batik bat.

 

OrdenantzaBarañaingo Udala, , , ,

13esparru-juridikoa irizpideakbetebeharrak eskubideak prozedura udal-espazioen-lagapena
Vitoria-Gasteizko Udalaren herritarren partaidetzarako araudi organikoa

Vitoria-Gasteizen herritarren partaidetzarako eskubideak, organoak eta prozedurak erregulatzen dituen araua. Elkarguneak, Auzoguneak eta sektore-kontseiluak bezalako tresnak definitzen ditu, eta gardentasuna, kontsulta publikoa eta herritarren inplikazio zuzena indartzen ditu.

AraudiaVitoria-Gasteizko Udala

23esparru-juridikoaaraudiak

Eranskinak

bherria
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.